Friday, November 12, 2010

Eten digitalari buruzko hausnarketa

Eten digitalari buruzko hainbat eta hainbat definizio eta argitzeko proposamenak agertu izan dira. Dena dela, sinpleena da, eten digitala web-era sartzeko aukera duten pertsona, instituzio, gizarte edo herialdeen eta aukera ez dutenenen arteko desberdintasuna da. Beraz, eten digitala eskubide desberdintasuna bezala uler daiteke, non web-a erabltzeko aukera ez duten pertsonak marginatzen diren; informazioa, ezagutza eta hezkuntzara ailegatzeko aukera ez baitute.
Hori dela eta, web-a edo mundu digitalaz gozatzeko edo bertan parte hartzeko aukera ez duten pertsonek, alboratuak izaten dira; Teknologia Berriek eskaintzen dizkiguten garapen ekonomikoarekin, sozialarekin eta norbanakoarekin jarraitzeko.
Beraz, eten digitala web-era sartu ahal izateko ezgaitasuna da, eta beraz, bere barnean aurki daitezkeen herraminta eta baliabide anitzak; eta sortzen diren ezberdintasunak. Eta horrek arazo bat sortzen du, gizarteen arteko exclusioa eta banaketa, web-aren erabilera ezberdina edo erabilera eza dela medio.
Horrez gain, irakurri dugun artikuluaren autorearen arabera ezin hitz egin dezakegu Eten digital bakar batez; baizik eta alderdi ezberdinen araberako etenak daude: politikoa, hezkuntzakoa, belaunaldien artekoa, hizkuntzari buruzkoa, irakaslearena eta ikaslearena; eta psikologikoa.

Ondorioz, web-aren inguruko marginazio egoera honek, eragin zuzena du herrialdeen arteko banaketan, eta baita eragina ere klase edo maila sozial berri bateko pertsona multzoen eraketan: “alboratutakoak” edo web-era sartzeko aukera ez dutenak.
Eta horrekin bukatu beharra dago honakoagatik: etrorkizuneko hiritarra edo herritarra alfabetizatua edo hezitua egon beharko da bai irakur-idaz gaitasunean; eta baita teknologia berriekin aritzeko eta komunikatzeko. Izan ere, XXI.mendeko oinarrizko herraminta edo baliabide izango baitira. Beraz, alfabetizazio hura denotan eman beharko da inolako ezberdintasun edo alboraketa egin gabe genero, maila soziala, inteligentzia, jarrera edo gaitasunen arabera.

No comments:

Post a Comment