Monday, November 29, 2010

"Eskola 2.0" buruzko hausnarketa

Bizi garen gizartea oso bideratua edo kontrolatua dago merkatu global batengatik; zeina koorporazio multinazional eta instituzio handiz osatua dagoen eta hezkuntzari papera edo zeregin berriak sorrarazten ditu. Eskola ekonomiaren oinarrizko elementua da, klase sozial berrriaren formaziorako herraminta baita.
Beraz, “Eskola 2.0” helburu bakarreko proiektua da eta ez dauka zer ikusirik planteamendu pedagogiko edo hezitzaileekin. Hortaz, helburua klase arrunten transformazioa litzateke; arbela digitalez hornitutako klaseak, interneterako konekzioa, ordenagailu portatila irakasle eta ikasle bakoitzeko. Ondorioz, proiektu honek bilatzen du zentruetan zehar teknologia banatzea eta infraestrukturak sortzea; zeinak beharrezkoak diren produktu berriei bidea zabaltzeko.

Bestalde, programa honetan hezkuntza kalitatea eta ikasketan ez dira hobeak, ez kasu batzutan gaizkira jo dezakete arbel digitalen erabilera soila dela medio. Izan ere, beste faktore garrantzitsu eta eragintzaile ugari kontuan hartu eta aurreikusi behar dira: esaterako; formakuntza, irakasleen motibazioa, metodologia, zentruaren inplikazioa edo parte hartzea, laguntza eta orientazio didaktikoa... Ordea, nahiz eta irakasleen formakuntzan parte hartzeko jarraibideak dauden, ez dira soluzioak ematen intentzio on horiek errealitate bihurtzekoo.

Hortaz, “Eskola 2.0” programa ez dauka zerikusi handirik hezkuntza eta irakaskuntzarekin; ezta gaur egungo teknologiaren egoerarekin. Baizik eta,erabilitako diru publikoa teknologia berrietan justfifikatzeko hezkuntzaren merkatilizazio prozesuaren barruan. Izan ere, argi dago gizarte digitalean bizi garela eta hezkuntza berriak heraaminta edo aliabide digitalak erabili behar ditu. Nahiz eta ezin dugun zihurtatu IKT-en erabilerak onurarik dakarren alor honetan. Ondorioz, Eskola 2.0-z hitz egiterakoan negozioz eta merkantlizazioaz ari gara.

Hori guztia dela eta, lortu behar dugu hezkuntza edo irakaskuntza modelo bat gizarte digitalarentzat, non pertsona guztien ezkuntzarako eskubidea duten; ezagutzarekiko errespetuzko baloreak defendatzen dituena; hezkuntza sistemako estruktura eta dinamika berriak sartzea; irakasleen parte hartzea errazten duena eta “komunitate digital hezitzaileen” bitartez eta besteekiko elkarrekintza “hekuntza komunitate digitaletan”.
Era berean, irakasleak zaindu behar dira eta proiektuak martxan dituzten zentroen esperientziak zabaldu; teknologiaren inkorporaziorako era egokiak azaldu behar dira: kontuan hartuz prozesuetan parte hartzen diren pertsonak, errealitaterako adaptazioa, teknologia banakotasuna, sostenibilitatea...; eta baita software askea bezalako ezagutzak sartzea dinamizazio prozesuetan ere.
Horrela, zentzua dauka ikasgelen, zentroaren, ikasleen eta irakasleen digitalizazioak; garapenerako planifikazio egokiaz jardunez. Baina hori ez da interesgarria merkaturako eta bertoko buruzagientzako dirurik ematen ez duelako edo 1.0 filosofia baino ulertzen ez dutelako.

No comments:

Post a Comment