Thursday, December 9, 2010

IKT-ak eskolan integratzen

Delicius-en sartutako hiru webguneek informazio interesgarria eskeintzen digute; IKT-ak eskolan aplikatzeari buruz. Izan ere, klasean lantzen ari garen gaiari jarraipena emoteko eta informazio gehiagarria lortzeko egin dugu ariketa hau.
Beraz, lehenengo etiketari dagokionez, IKT-ak hezkuntzan nola aplikatzen diren buruz da. Bertan Teknologia berrien eraginez hezkuntzaren garapena deskribatzen da. Horrekin loturik interneten garapena aipatzen da eta web 2.0 kontzeptua azaltzen da.
Baina, atgi usten du ere, kontuan hartu behar dela ordenadoreari ematen diogun erabilerak irakasteko era tradizionala errepikatzen badugu, hau da irakaslean zentratua eta ikasteko estilo anitzak kontuan izan gabe, guzti honek ez duela inolako iraultzarik suposatuko hezkuntzan.

Bestalde, bigarren estekak gaitasun digitala ikasgelan azaltzen du. Non helburua den tresna digitalak eskolan erabiltzeko beharrezkoa. Baina, aipatzen da bertan, ez dela bakarrik informazioaren tratamendua. Izan ere informazioa izatreak ez dakar jarraian jakintza.
Azken batean, ideia da gaitasun digitalaren garapenak metodologia aproposa eskatzen duela. Tresneroia digitala ez baita beti egon behar pedagogiaren menpe. Ondoren tresna digitalak eskolan erabiltzeko jarraibide batzuk ematen dira eta baita tresna digital zehatz batzuen erabilera azalpen bat egiten du: esaterako, arbela digitala, webquest-ak, blogak eta wikiak.

Horrez gain, beste azkeneko estekak IKT eta bestelako gaiei buruz hitz egiten du. Webgune hau aukeratu dut, uste dudalako irakurtzeko oso formato erosoa duela eta hainbat informazio eskeintzen dulela gaur klasean landu dugun, IKT-en aplikazioa eskolan, gaiari buruz. Esaterako, IKT programak deskribatzen dira; Eskola 2.0 eta horren helburuak; Ikasys proiektuaren azalpen osatua eta oso interesgarria; eta IKT-ei buruzko iritzi batzuk.

No comments:

Post a Comment