Saturday, October 30, 2010

T.B.en Eragina Eskolan

Gaur egungo informazioaren eta ezagutzaren gizartean; zientziak, teknologiak eta gizarteak dira eragile nagusiak. Izan ere, Informazioaren eta Komunikazioaren teknologien aplikazioa eta globalizazioak eragina zuzena du Gizartean eta; ondorioz, eskolan bertan ere. Alde batetik, lan sektore berriak sortzen ari dira eta lan egiteko modu berriak, zeinak eskolak bere barne hartu behar eta aplikatu behar dituen. Bestetik, informazioa geroz eta anitzagoa da eta, hortaz, eskolan horri egokitu beharko zaio; hani zuzen ere, informazio masifikazioaren aurrean erantzun egokia izatea. Gainera, honek guztiak adimen berri bat eragin du; beraz, adimen memorian oinarritzen den sistema alboratu eta teknologia eta horren baliabideak erabiltzen dituen ikasketa edo irakaskuntza sistemara pasatu beharra dago.
IKT-en eragin soziala eta informazioaren gizarteak duen eragina kontuan hartuz; eskola; hezkuntza formalaren adierazle denari, gaur egun eskatzen zaio ikasleen alfabetizazio teknologikoaz arduratzea. Horrela, ikasleak komunikazio sistema berrietara trebatu behar dira eta; pentsaera kritikoa eta autnomnomia pertsonala lantzea.

No comments:

Post a Comment