Thursday, October 14, 2010

WEB 2.O- HAUSNARKETA

WEb 2.o internet ulertu eta erabiltzeko sistema edo filosofia berria da. Parte hartzean eta informazio edo datuen trukaketan oinarritutako teknologia berria, hain zuzen. Beraz, internet erabiltzeko modu berri honek, erabiltzaileei aukera ugariagoak eskeintzen dizkie informazio eta ezagutzaren sorkuntzaren inguruan.
Izan ere, web-a erabiltzeko kontzepzio berriak hainbat webmaster berri sorrarazi ditu. Hau da, gaur egun erabiltzaile guztiak informazioa sortu eta editatzeko aukera dute eta, beraz, informazio editore bilakatu dira.

Bestalde, Web 2.0-ren ondorioak ere aipatu behar dira. Izan ere, Komunikabideetan eragina zuzena izan duinterneten kontzepzio berriak.Horien demokratizazioa eragin du hedabide tradizionaletatik (irratia, egunkaria edo telebista) internet mundura zabaldu izana. Gau egungo web-ean erabiltzaile bakoitzak leku bat hartu du interneten, eta horrek publizitate tradizionala arriskuan jartzen ari da. Edozeinek gehitu baitezake informazioa eta weblog-era igo; eta horrek gaur egunerarte ezagutu izan ditugun komunikabideak aldaketa sakona jasan behar izango dutela eragin du.
Horrekin loturik, mikromedioak izenekoak aipatu beharreko web 2.0-ko ezaugarria da. Hau da, aipatu dugunez, erabiltzaileak informazioa igotzen dute web-era. Beraz, erabiltzaile multzo batek gai konkretu bati buruzko infomazioa ematen dute; eta denok dugu informazio horretara sartzeko aukera. Hori dela eta, jende gehienak mikromedio horietara jotzen hasi dira, betiko komunikabideak erabili beharrean.

Horrez gain, Publizitatean eragina nabaria izan da ere: foro edo blogetan jendeak bere iritzia ematen du erositako produktuei buruz. Egia esan, adituek ikusi izan dute ahoz ahoko komnikazioa dela eragingarriena. Hori dela eta, enpresen helburua izango da, interneten itxura edo erreputazio ona izatea, jendeak euren produktuez ondo hitz egin dezaten.
Azken ondorio gisa, internet gero eta masiboago dago erabiltzaileen etengabeko hazkundea eta horren parte hartze geroz eta handiagoa dela eta.

Hala eta guztiz ere, nire ustez, interneten ezaugarri erabilgarriena da edzein pertsonak edozer lortu dezakeela. Beraz, ezaugarri hori mantentzen edo sustatzen duen edoein web-aren garapen edo aurrarapen begi onez ikusten dut.

No comments:

Post a Comment