Thursday, October 21, 2010

Prometeus Iraultza soziala



Bideo honetan landu den gaia interneteko komunikabideen iraultza izan da. Lehengo autoreen eskubideak, irratia, telebista eta irratia alboratu egiten dira. Eta defendatzen ari diren Copyright-en aurkako interneteko irrati berriak agertzen hacia dira eta TIVO izeneko web-eko telebista berria. Izan ere, jende pilaren botere handia dela eta irudi berri bat sortzen da: Prosumer izenekoa; informazio sortzaile eta kontzumitzailea.
Beraz, etorkizuna digitala izango da. Beraz, komunikabideak digitalizatuko dira, non pertsonak dohainik konektatuko diren. Hori dela eta, web-ean edo interneten ageri diren blog-ak eta egunkari digitalek izugarrizko eragina izango dute.

Orain arte, telebista bakoitzari tasa edo salneurri bat jarri izan zaio; aldizkari, irrati eta telebista kateak estatuak finantziatzen ditu. Hortaz, internetetik informazioa era ilegalean deskargatzea zigortua izaten da, kartzelaz. Aldiz, 2011 urterako iragarkizun inbertsio gehienak interneten egingo dira. Eta hurrengo urte hurbiletan, egunkari eta telebista konpainiak desagertuko dira, “digital terrestre”-a alboratuko da eta irratia Internetera mugituko da.

Nire ustez, ados nago bideoan esaten denean; internetek aurrera egingo duela informazio guztia bere barnean duelako eta bertan gordeta geratzen delako. Era horretan, Interneteko informazioaren munduko liderrak botere osoa izango dutelarik.

Bestalde, eskolari dagokionez, garapen horrek eragin handia izango du informazio estatikoaren alorrean. Liburuak, artikuluak eta irudiak aldatu egingo dira eta ezagutza erreka bezala ezagutuko dira. Era horretan, iragarkiak, sortzileek eta autoreek aukeratzen dituzte; eta informazio, konparazio eta experientzian bilakatzen da. Beraz, ikasleek jakin nahi dutenarekiko eragin handiagoa edo esku hartze handiagoa izango dute. Izan ere, digitalizazio eta globalizazioak horiek eragingo ditu.

Geroago, bideoan esaten da, autoreen eskubidea ilegala egingo dela, eta second life-ek garrantzia handia hartuko duela. Beraz, memoria, experientziak eta sentsibilitateak konpartitzeko aukerak gora egingo dute; eta memoria komertziorako objektu arrunta bihurtuko da. Hori guztia dela eta, bizitza birtuala merkatu handiena izango da, non esperientzia errealitate berria izango den.
Ordea, nire iritziz, hori ez da etorkizunaren erakusle nagusia. Izan ere, esperientzia informazioaren iturri izango delarekin ados nago. Baina, oso tristea litzateke “Second life”-ek edo bizitza birtulak mundu mailako merkaturik handiena izatea.

Hori dela eta, guk irakasle bezala, ikasle bakoitzak bere bizitzan nahi dutena egitera bideratu edo animatu behar ditugu. Eta ez euren frustrazio guztiak edo lortu gabeko nahiak, interneten bidez konpondu nahi izatea; bigarren bizitza baten bitartez.
Izan ere, Esperientzia bada informazio edo ezagutza iturri nagusia. Hori bilatzen saatu behar gara BIZITZA ERREALEAn eta ez errealitate birtual IRREAL batean.

No comments:

Post a Comment